We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Basati

by Basati

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
2.
Izan Basati 03:46
Zure bizitzako momentu zailetan Bakarrik zaudela uste dezun hoietan Maite dezun inor ez daukazunean Bada argi txiki bat zure barnean Ez pentsatu inoiz bakarrik zaudela Lagunek botata utzi zaituztela Argi dago bizitza oso zaila dela Gogor borrokatuz lortuko da dena Bizitza hontan denak zentzu bat badu Gurekin batera oihu egin zazu! Izan basati, ez izan beldurrik Utzi malkoak eta gogor eutsi Segi borrokan, ez zazu inoiz etsi Beti izan zaitez… Bizitza gogor eta krudel honetan Guztia zalantzan jartzen dezunean Ez galdu sekula bizitzeko sena Hori baita beti garrantzitsuena Bizitza hontan denak zentzu bat badu Gurekin batera oihu egin zazu! Izan basati, ez izan beldurrik Utzi malkoak eta gogor eutsi Segi borrokan, ez zazu inoiz etsi Beti izan zaitez BASATI Izan basati…
3.
Zure amets guztiak betiko baztertzen Gizarteak nahi duna bakarrik egiten Bizitza oso bat ari zera galtzen Altxa ta erakutsi nolakoa zaren Kate gogor horiek errotik hausteko Lana ez du inorrek zugatik egingo Zure aske izate nahia egi bihurtzeko Altxa ta esan ozen zuk ez dezula galduko Ez pentsatu Ez dezula lortuko Ez pentsatu Ez zarela gai izango (Beldurrik gabe Hasi zugan pentsatzen Danok zurekin gaude) Ez naute geldituko (Beldurrik gabe Zu bilakatu arte Zure jaun eta jabe) Ez naute garaituko Atera indarrak zure barnetikan Ez utzi beste inork manejatu zaitzan Entzun zure bihotzari hemendik aurrera Zuk agintzen baituzu joku gogor hontan Ez pentsatu Ez zarela askatuko Ez pentsatu Ez zarela libre izango (Beldurrik gabe...)
4.
Amalurra 03:12
Mendi magaletako larre berde-berdeak Ortzimugan galtzen diren itsaso urdinak Kolorez betetako baso, ibai ta bailarak Altxor polit asko utzi dizkigu naturak Azken urteotako aldaketen ondoren Amalurra gaixo degu ta ez gara ohartzen Hasi gaitezen danok gurea dana zaintzen Galdu egingo degu ez bagara ahalegintzen Zain ditzagun gure bazterrak Ez dezagun hondatu maite degun guztia Zain ditzagun gure txokoak Ez dezagun betiko galdu Euskal Herria Zikinkeriz gainezka dauzkagu gure errekak Zaborrez beteta gure mendi ta basoak Zentzu gabe askatzen ditugu hondakinak Gu gera dudik gabe naturaren etsaiak Ingurura sarritan begiratzen degun arren Gutxitan pentsatzen degu ze zortekok garen Belaunaldi berriek hau ezagut dezaten Alda dezagun txipa berandu izan baino lehen Zain ditzagun gure bazterrak Ez dezagun hondatu maite degun guztia Zain ditzagun gure txokoak Ez dezagun betiko galdu Euskal Herria Zain ditzagun… Ez dezagun akatu gure Euskal Herria
5.
Basurde 02:26
6.
Basalegedia 03:48
Egun goibeltsu batean Umorez ez zaudenean Sumatzen dezu barnean Musikaren beharra Errutinaren menpean Etenik gabe lanean Eta astea bukatzean Badator garaia! Betikoekin elkartu Kezka guztiak baztertu Behingoagatik saiatu Bizitza disfrutatzen Nahiz eta gaizki pasatu Guk oso argi daukagu Beti bukatuko dugu Berdina kantatzen! Melodiak entzutean Ixilik gauden unean Sumatzen da gorputzean Musikaren indarra! Asteburua heltzean Tragoak esku artean Sentitzen da sakonean Heldu da garaia! Betikoekin elkartu...
7.
Iluntasuna iritsi eta Ixiltasuna nagusitzean Itzal gaizto ta beldurgarriak Pixkanaka agertzen hasten dira Gauez bakarrik zoazenean Jarraika dauzkazula sentitzean Pentsatuko dezu momentu batez Burua galtzen ari zarela Gauzak bakarrik mugitzen badira Jakin zazu beraiek izan direla Gaueko itzalak gaiztoak dira Uste dezuna baino okerragoak Izkutatzea zaila da eta Ihes egitea ezinezkoa Etxen bakarrik zauden unean Ahotsak entzuten dituzunean Pentsatuko dezu berriro ere Burua guztiz galdu dezula Gauzak bakarrik mugitzen badira Jakin zazu beraiek izan direla Inpernuko ateak ireki dira Ta preso zeudenak askatu dira Inpernuko ateak ireki dira Ta preso zeudenak betiko askatu dira Inpernuko ateak...
8.
Oroitzapenak 04:47
Atsalde euritsu honetan Ni nago pentsatzen Nere bihotzeko min hau Zergatik ote den Duela gutxi arte Nere albon zinen Orain joan egin zara Ta ez dakit nun zauden Agur esan zenidanetik Faltan botatzen zaitut Bizitza guztia nere alboan Ta bakarrik utzi nauzu Zauden tokin zaudela Etor zaitez berriro neregana Ta jakin zu zarela Min hau kenduko duen bakarra Dena emango nuke Behin bada ere, berriro zurekin egoteko Zuri azken agurra emateko Denbora aurrera doa Zu ez zauden arren Askotan ordea ez da Eguna amaitzen Zu ahazten saiatu naiz Baina ez det lortzen Txikitatikan baitauzkat Milioika oroitzapen Agur esan zenidanetik Faltan botatzen zaitut Bizitza guztia nere alboan Ta bakarrik utzi nauzu Zauden tokin zaudela…
9.
Edan Ta Edan 02:39
Patxaran botila bat hartuta Etorri gera herriko festata Ez det pentsatu nahi nolakoa Izango dan biharko resaka Alkohol guztiak hegan egin dunez Gehion bila taberna goaz Atea dozena bat txupito Ta dozena bat kubata! Denbo gehiena pasatzen degu Tabernan edan ta edan Basati arten oso gustora Tragoa beti eskuan Egarriz behintzat ez gea hilko Hortaz ez daukat dudikan Whiskia ateratzen badute Bota nere basoan! Azken aldi hontan ez det oso ondo Tratatzen nere gibela Ohetik jeiki ta segituan Daukat buruko min itzela Momentu hontan gauza bakarra Dago animatzen nauena Hurrengo asteburun berrize Parranda botakotela!
10.
Berrehun gizon adorez beteta Amaiurko gazteluan Herri baten lurrak Defendatu nahian Etsai asko gerturatu ziren Armaz josita borrokan Denak gaztelua Suntsitzeko asmotan Heriotza ate joka zuten Beldur izpirik ez zen sumatzen Koldarrentzako tokirik ez zen Amaiurko gaztelu beltzen Egun gogor eta triste hartan Odol asko isuri zen Baina gudariak Ez ziren koldartzen Hamar mila etsai izan arren Errukirikan ez zuten Guda hil ala Bizikoa izan zen Heriotza ate joka zuten Beldur izpirik ez zen sumatzen Koldarrentzako tokirik ez zen Amaiurko gaztelu beltzen Eutsi gogor mutilok borrokan Gure herria dago jokoan Ez degu etsiko guda honetan Danak akatu arte Lagun asko eroriko dira Ez geratu atzera begira Beti zutik mantenduko gara Guda irabazi arte Eutsi gogor... Berrehun gudari oso sumin gaztelupian dagoz hilik ordutik hona zenbat laino naparroan ez da aberririk

about

Basatiren lehenengo diska iritsi da jada. Zeinek esango zigun orain dela hiru urte diska bat aterako genuenik. Eskerrak eman nahi dizkiogu Frediri diska honi soinu burrutala ateratzeko egin duen lanarengatik, Sugar eta bertako jende guztiari, gure metal tenplua bihurtu dutelako, Aratzi, egindako argazki paregabeengatik… Eta eskerrik asko kontzertuetara hurbildu eta kamixetak erosi dizkiguzuen guztioi. Diska hau zuei esker eta zuentzako.

Ha llegado el primer disco de Basati al fin. Quién nos diría hace tres años que terminaríamos sacando un disco. Queremos dar las gracias a Fredi por el trabajo hecho para sacarle un sonido burrutal al disco, al Sugar y su gente, por forjar nuestro templo del metal, a Aratz, por sacarnos unas fotos inigualables… Y gracias a todos aquellos que os habéis acercado a ver nuestros conciertos y a los que habéis comprado las camisetas. Este disco es gracias y para vosotros.

Mila esker #izanbasati

credits

released September 11, 2020

Axipu - Gitarra
Marcus - Ahotsa
Gartzi - Baxua
Sama - Bateria

license

all rights reserved

tags

about

Basati Tolosa, Spain

Basati 2017an Tolosaldean sortutako euskerazko rock/metal musika taldea da. Hasieran beste talde batzuen bertsioak jotzeko elkartzen ginen, baina segituan ekin genion gure materiala konposatzeari.

Hainbat kontzertu eta aurkezpenen ondoren estudioan murgildu ginen gure lehen projektuari forma emateko. Azkenik, 2020an gure lehen lana plazaratu dugu, doinu melodiko eta indartsuz osaturiko diska.
... more

contact / help

Contact Basati

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Basati, you may also like: