1. |
Kondaira Baten Hasiera
01:58
|
|||
2. |
Izan Basati
03:46
|
|||
Zure bizitzako momentu zailetan
Bakarrik zaudela uste dezun hoietan
Maite dezun inor ez daukazunean
Bada argi txiki bat zure barnean
Ez pentsatu inoiz bakarrik zaudela
Lagunek botata utzi zaituztela
Argi dago bizitza oso zaila dela
Gogor borrokatuz lortuko da dena
Bizitza hontan denak zentzu bat badu
Gurekin batera oihu egin zazu!
Izan basati, ez izan beldurrik
Utzi malkoak eta gogor eutsi
Segi borrokan, ez zazu inoiz etsi
Beti izan zaitez…
Bizitza gogor eta krudel honetan
Guztia zalantzan jartzen dezunean
Ez galdu sekula bizitzeko sena
Hori baita beti garrantzitsuena
Bizitza hontan denak zentzu bat badu
Gurekin batera oihu egin zazu!
Izan basati, ez izan beldurrik
Utzi malkoak eta gogor eutsi
Segi borrokan, ez zazu inoiz etsi
Beti izan zaitez BASATI
Izan basati…
|
||||
3. |
Beldurrik Gabe
03:51
|
|||
Zure amets guztiak betiko baztertzen
Gizarteak nahi duna bakarrik egiten
Bizitza oso bat ari zera galtzen
Altxa ta erakutsi nolakoa zaren
Kate gogor horiek errotik hausteko
Lana ez du inorrek zugatik egingo
Zure aske izate nahia egi bihurtzeko
Altxa ta esan ozen zuk ez dezula galduko
Ez pentsatu
Ez dezula lortuko
Ez pentsatu
Ez zarela gai izango
(Beldurrik gabe
Hasi zugan pentsatzen
Danok zurekin gaude)
Ez naute geldituko
(Beldurrik gabe
Zu bilakatu arte
Zure jaun eta jabe)
Ez naute garaituko
Atera indarrak zure barnetikan
Ez utzi beste inork manejatu zaitzan
Entzun zure bihotzari hemendik aurrera
Zuk agintzen baituzu joku gogor hontan
Ez pentsatu
Ez zarela askatuko
Ez pentsatu
Ez zarela libre izango
(Beldurrik gabe...)
|
||||
4. |
Amalurra
03:12
|
|||
Mendi magaletako larre berde-berdeak
Ortzimugan galtzen diren itsaso urdinak
Kolorez betetako baso, ibai ta bailarak
Altxor polit asko utzi dizkigu naturak
Azken urteotako aldaketen ondoren
Amalurra gaixo degu ta ez gara ohartzen
Hasi gaitezen danok gurea dana zaintzen
Galdu egingo degu ez bagara ahalegintzen
Zain ditzagun gure bazterrak
Ez dezagun hondatu maite degun guztia
Zain ditzagun gure txokoak
Ez dezagun betiko galdu Euskal Herria
Zikinkeriz gainezka dauzkagu gure errekak
Zaborrez beteta gure mendi ta basoak
Zentzu gabe askatzen ditugu hondakinak
Gu gera dudik gabe naturaren etsaiak
Ingurura sarritan begiratzen degun arren
Gutxitan pentsatzen degu ze zortekok garen
Belaunaldi berriek hau ezagut dezaten
Alda dezagun txipa berandu izan baino lehen
Zain ditzagun gure bazterrak
Ez dezagun hondatu maite degun guztia
Zain ditzagun gure txokoak
Ez dezagun betiko galdu Euskal Herria
Zain ditzagun…
Ez dezagun akatu gure Euskal Herria
|
||||
5. |
Basurde
02:26
|
|||
6. |
Basalegedia
03:48
|
|||
Egun goibeltsu batean
Umorez ez zaudenean
Sumatzen dezu barnean
Musikaren beharra
Errutinaren menpean
Etenik gabe lanean
Eta astea bukatzean
Badator garaia!
Betikoekin elkartu
Kezka guztiak baztertu
Behingoagatik saiatu
Bizitza disfrutatzen
Nahiz eta gaizki pasatu
Guk oso argi daukagu
Beti bukatuko dugu
Berdina kantatzen!
Melodiak entzutean
Ixilik gauden unean
Sumatzen da gorputzean
Musikaren indarra!
Asteburua heltzean
Tragoak esku artean
Sentitzen da sakonean
Heldu da garaia!
Betikoekin elkartu...
|
||||
7. |
Gaueko Itzalak
03:46
|
|||
Iluntasuna iritsi eta
Ixiltasuna nagusitzean
Itzal gaizto ta beldurgarriak
Pixkanaka agertzen hasten dira
Gauez bakarrik zoazenean
Jarraika dauzkazula sentitzean
Pentsatuko dezu momentu batez
Burua galtzen ari zarela
Gauzak bakarrik mugitzen badira
Jakin zazu beraiek izan direla
Gaueko itzalak gaiztoak dira
Uste dezuna baino okerragoak
Izkutatzea zaila da eta
Ihes egitea ezinezkoa
Etxen bakarrik zauden unean
Ahotsak entzuten dituzunean
Pentsatuko dezu berriro ere
Burua guztiz galdu dezula
Gauzak bakarrik mugitzen badira
Jakin zazu beraiek izan direla
Inpernuko ateak ireki dira
Ta preso zeudenak askatu dira
Inpernuko ateak ireki dira
Ta preso zeudenak betiko askatu dira
Inpernuko ateak...
|
||||
8. |
Oroitzapenak
04:47
|
|||
Atsalde euritsu honetan
Ni nago pentsatzen
Nere bihotzeko min hau
Zergatik ote den
Duela gutxi arte
Nere albon zinen
Orain joan egin zara
Ta ez dakit nun zauden
Agur esan zenidanetik
Faltan botatzen zaitut
Bizitza guztia nere alboan
Ta bakarrik utzi nauzu
Zauden tokin zaudela
Etor zaitez berriro neregana
Ta jakin zu zarela
Min hau kenduko duen bakarra
Dena emango nuke
Behin bada ere, berriro zurekin egoteko
Zuri azken agurra emateko
Denbora aurrera doa
Zu ez zauden arren
Askotan ordea ez da
Eguna amaitzen
Zu ahazten saiatu naiz
Baina ez det lortzen
Txikitatikan baitauzkat
Milioika oroitzapen
Agur esan zenidanetik
Faltan botatzen zaitut
Bizitza guztia nere alboan
Ta bakarrik utzi nauzu
Zauden tokin zaudela…
|
||||
9. |
Edan Ta Edan
02:39
|
|||
Patxaran botila bat hartuta
Etorri gera herriko festata
Ez det pentsatu nahi nolakoa
Izango dan biharko resaka
Alkohol guztiak hegan egin dunez
Gehion bila taberna goaz
Atea dozena bat txupito
Ta dozena bat kubata!
Denbo gehiena pasatzen degu
Tabernan edan ta edan
Basati arten oso gustora
Tragoa beti eskuan
Egarriz behintzat ez gea hilko
Hortaz ez daukat dudikan
Whiskia ateratzen badute
Bota nere basoan!
Azken aldi hontan ez det oso ondo
Tratatzen nere gibela
Ohetik jeiki ta segituan
Daukat buruko min itzela
Momentu hontan gauza bakarra
Dago animatzen nauena
Hurrengo asteburun berrize
Parranda botakotela!
|
||||
10. |
Guda Irabazi Arte
05:04
|
|||
Berrehun gizon adorez beteta
Amaiurko gazteluan
Herri baten lurrak
Defendatu nahian
Etsai asko gerturatu ziren
Armaz josita borrokan
Denak gaztelua
Suntsitzeko asmotan
Heriotza ate joka zuten
Beldur izpirik ez zen sumatzen
Koldarrentzako tokirik ez zen
Amaiurko gaztelu beltzen
Egun gogor eta triste hartan
Odol asko isuri zen
Baina gudariak
Ez ziren koldartzen
Hamar mila etsai izan arren
Errukirikan ez zuten
Guda hil ala
Bizikoa izan zen
Heriotza ate joka zuten
Beldur izpirik ez zen sumatzen
Koldarrentzako tokirik ez zen
Amaiurko gaztelu beltzen
Eutsi gogor mutilok borrokan
Gure herria dago jokoan
Ez degu etsiko guda honetan
Danak akatu arte
Lagun asko eroriko dira
Ez geratu atzera begira
Beti zutik mantenduko gara
Guda irabazi arte
Eutsi gogor...
Berrehun gudari oso sumin gaztelupian dagoz hilik
ordutik hona zenbat laino naparroan ez da aberririk
|
Basati Tolosa, Spain
Basati 2017an Tolosaldean sortutako euskerazko rock/metal musika taldea da. Hasieran beste talde batzuen bertsioak jotzeko
elkartzen ginen, baina segituan ekin genion gure materiala konposatzeari.
Hainbat kontzertu eta aurkezpenen ondoren estudioan murgildu ginen gure lehen projektuari forma emateko. Azkenik, 2020an gure lehen lana plazaratu dugu, doinu melodiko eta indartsuz osaturiko diska.
... more
Streaming and Download help
If you like Basati, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp